Bortziriak
Bidasoa ibaiak, erraterako, gainezka egin du hainbat puntutan. Igantziko Bentak eta Etxalarko Bentak lotzen dituen NA-1210 errepidea, erraterako, moztuta dago 36. eta 38. kilometroetan; Etxalarko Bentak eta Lesaka lotzen dituen errepide berean ere Bidasoa ibaiak gainezka egin du eta 42. kilometroan errepidea moztua dago.
Lesakako zubitik Berara bidean, errepide zaharrean, Bidasoa bere bidetik atera da eta 44. eta 45. kilometroetan NA-1210 errepidea moztu behar izan dute.
Lesaka aldeko Berako sarrera ere moztu dute, Bidasoak gainezka egin duelako. Eta Beran, N-121-A errepidean, Zalain Transformados lantegiaren parean, zuhaitz bat errepidera eroria zela eta, puntu horretan bidea moztuta egon da baina berriki ireki dutela jakinarazi dute.
Malerreka
Doneztebe itxita gelditu da, ez sartu ez atera. Herri sarreran errekak gainezka egin du eta bidea moztuta dago. Doneztebetik Elgorriagarako bidean ere, Ezkurra errekak gainezka egin du eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 31,6 eta 32,5 kilometroen artean bidea moztu behar izan dute.
Iturenen ere erreka bere bidetik atera da eta 28. eta 29. kilometroetan errepidea moztuta dago.
Baztan
Iruritatik Lekarozera bidean, NA-4404 errepidean ere ur putzu handien eraginez, errepidea moztu behar izan dute.
Goizueta
Goizueta eta Hernani lotzen dituen NA-4150 errepidean ere Urumea ibaiak gainezka egin du eta 15 eta 27. kilometroetan bidea moztuta dago.
Belateko tunela
Gobernuaren arabera, euriteen eraginez, Belateko tunela ere itxita dago.