Lau langabetu guttiago azaro hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan: ikusi hemen datuak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 10:00

Urrian baino lau langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan azaro hondarrean. Zehazki, 590 dira izena emandakoak. Industria arloan izan da jautsierarik nabarmenena, zortzi langabetu guttiago baitaude (85). Bertze arloetan, aldiz, berdintsu mantendu edo zerbait goiti egin dute kopuruek. Zerbitzuen arloan langabetu bat gehiago izan da (436). Eraikuntzan ere hiru langabetu gehiago daude (28), nekazaritzan ere bi langabetu gehiago daude (20), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bi guttiago (23). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun