Eneko Atxak eta Mundukidek «munduko errezetarik onena» kozinatuko dute

Ttipi-Ttapa 2021eko abenduaren 9a

Mugimendu kooperatiboaren babesarekin sortutako Mundukide GKEk hegoaldeko herrialdeekin lankidetza sendotzeko kanpaina jarri du martxan berriki, abendua bukatu arte iraunen duena. Horretarako, hiru Michelin izan dituen eta munduko jatetxe jasangarrieneko sukaldaria den Eneko Atxa izanen du bidelagun.

Atxaren ustez, «konpromiso bat dugu gure planetarekin eta pertsonekin eta horregatik, erantzukizun soziala eta lankidetza bezalako balioetan sinisten dut, eta balio horiek Mundukiderekin partekatzen ditut».

 

Sentsibilizazioa helburu

Abagune hori baliatuta, urte bukaerako diru bilketa kanpainari errezeta itxura eman diote, «laguntzeko gosea eta aho zaporerik onenarekin geratzeko gogoa duten pertsona guztiak» gonbidatuz parte hartzera. Horretarako, dirua biltzeko atal bat prestatu dute mundukide.org webgunean, ekarpen bat egin nahi duten pertsonek Internet bidez, modu seguru eta errazean egin ahal izan dezaten, txartel, Bizum edo banku transferentzia bidez. Kanpainan parte hartzen dutenek beren dohaintza desgrabatu ahal izanen dute, gainera, zerga ziurtagirirako datuak betez. Oraingoz ekimena «erantzun ona» jasotzen dabilela aipatu du Urizarrek, «askori deigarria» iruditu zaielako.

 

22 urteko lankidetza

Gaur egun Mozanbiken, Etiopian, Ekuadorren, Kolonbian eta Brasilen jarduten du Gobernuz Kanpoko Erakundeak, nekazaritza eta abeltzaintzaren bitartez familien garapen sozioekonomikoari laguntza emanwz: «Helburua pertsonei autonomiaz lan egiteko tresnak ematea da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun