Gure Txokoako futbol talde nagusiak denboraldiko lehen garaipena lortu du

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 6a, 09:00
Hamabi partidaren ondotik, denboraldiko lehen garaipena lortu du Gure Txokoako talde nagusiak.

Kadete mailako derbian 3-1 nagusitu zaio Beti Gazte Gure Txokoari

Abenduko lehen asteburua berezia izaten da eta kirolaren kasuan, atseden izan dute eskualdeko talde gehienek, futbolean kategoria nagusietan eta Gipuzkoako ligetan ari direnak izan ezik. Eskualdeko eskubaloi, areto-futbol eta errugbi taldeek ez dute jardunaldirik izan. Futbolean, aipatzekoa da Gure Txokoako talde nagusiak denboraldiko lehen garaipena lortu zuela. Doneztebek ere garaipena lortu zuen aspaldiko partez. Hirugarren mailako partida berdindu egin zuen etxean Beti Gaztek eta Baztanek ere berdindu egin zuen etxetik kanpo. Erregionaleko Beti Gaztek garaipen garbia lortu zuen Mastegin, baina emakumeek galdu egin zuten Eibarren.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte 1 (Jonan Arbelaitz)– Ondarroako Aurrera 1

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Zarramonza 1 - CD Baztan 1 (Oscar Elorza)
  • Doneztebe FT 2 (Xabier Erasun eta Fermin Estanga) – CD Lourdes 1

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Alexander Alzuguren) – Dunboa Eguzki 0

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte 5 (Iker Iriartek 2, Jabier Parra, Josu Elizondo eta Joel Gil) – Orereta Kafea 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Eibar 1 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Pasaia 1 - Beti Gazte 1 (Asier Larralde)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Julen Ubiria eta Enaitz Portu) – Hondarribia 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Beti Gazte 3 (Luken Urtxegi, Aitor Galardi eta Iker Irigoien) - Gure Txokoa 1 (Unai Etxeberria)

 

Hirugarren mailako Beti Gaztek asteazkenean hurrengo jardunaldia

Gainerako kirol talde gehienek atseden baldin badute ere, asteazkeneko besta egunean hirugarren mailako ligako jardunaldia jokatuko du Beti Gazteko futbol talde nagusiak. Bizkaia aldera joan beharko dute asteazken goizean lesakarrek, 11:30ean Portugaleteren kontrako partida jokatzera. Berriz ere, bazkideek autobusean taldekideekin joateko aukera izanen dute. Zozketan parte hartzeko 'PORTUGALETE-IZEN ABIZENAK' mezua bidali behar dute Beti Gazte elkartearen WhatsApp zenbakira. Zozketa gaur bertan eginen da eta izen emateak 20:00 baino lehen egin behar dira. Saridunek 8 euro ordainduko dute autobusa eta sarreraren truke.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun