Kadete mailako futbol derbia jokatuko dute Beti Gaztek eta Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 3a, 08:00

Beti Gazteko eta Gure Txokoako kadeteek derbia jokatuko dute larunbat eguerdian Lesakan.

Errugbi taldeek eta Nafarroako ligetan ari diren futbol, eskubaloi eta areto-futbol talde gehienek atseden izanen dute.

Abenduko lehen asteburua berezia izaten da eta kirolaren kasuan, atseden izanen dute eskualdeko talde gehienek, futbolean kategoria nagusietan eta Gipuzkoako ligetan ari direnak izan ezik. Eskualdeko eskubaloi, areto-futbol eta errugbi taldeek ez dute jardunaldirik izanen. Futbolean, hirugarren mailako partida etxean jokatuko du larunbatean Beti Gaztek eta Baztan eta Doneztebeko futbol talde nagusiek ere izanen dute partida. Gipuzkoako ligetan ari diren Beti Gazteko eta Gure Txokoako taldeak ariko dira, baina ez Nafarroako ligan ari diren bertze taldeak, erregionaleko lehen mailatik hasi eta benjaminak bitarte.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte – Ondarroako Aurrera, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Zarramonza - CD Baztan, igandean 16:30ean Arronizko Santa Cruz zelaian.
  • Doneztebe FT – CD Lourdes, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte – Orereta Kafea, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Eibar - Beti Gazte, larunbatean 17:45ean Eibarko Unbe zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Pasaia - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Errenteriako Jesus Zamora zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa – Hondarribia, larunbatean 15:45ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Beti Gazte - Gure Txokoa, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Benjaminak F8

  • Beti Gazte A - Amaya B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin (gibelatutako partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun