Manolo Arozena, Maria Pilar Lasarte eta Pakita Zabaleta ohorezko euskaltzain izendatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 30a, 16:00
Manolo Arozena, Maria Pilar Lasarte eta Pakita Zabaleta.

Urgazle eta ohorezko kide berriak izendatu ditu Euskaltzaindiak eta gaur jakinarazi du zerrenda. Ohorezko kide berriak 26 dira eta urgazleak 19, eta horien artean eskualdeko hiru ageri dira. Manolo Arozena goizuetarra eta Maria Pilar Lasarte eta Pakita Zabaleta leitzarrak ohorezko kide izendatu ditu Euskaltzaindiak.

Batzuen eta bertzeen zerrendak joan den ortziralean onetsi zituen Euskaltzaindiak, Iruñean egindako azaroko osoko bilkuran. Urgazleei dagokienez, aldi honetan, Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak izendatu ditu, Arabakoak 2015eko uztailaren 17an izendatu baitzituen, eta Nafarroakoak 2016ko apirilaren 29an.

Izendatu berri dituen ohorezkoen eta urgazleen artean hiru dira TTIPI-TTAPAren eremukoak: Manolo Arozena (Goizueta, 1949), Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937) eta Pakita Zabaleta (Leitza, 1948). Hirurak ohorezko euskaltzain izendatu ditu.

Ikusi hemen kide berrien zerrenda osorik:

Ohorezkoak

Araba/Bizkaia: Antton Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951); Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938); Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946); Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947); Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943).

Gipuzkoa: Luis Alberto Aranberri Amatiño (Eibar, 1945); Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949); Anjel Lertxundi (Orio, 1948); Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945); Jose Antonio Mujika (Donostia, 1943); Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944); Josu Zabaleta (Legazpi, 1948).

Nafarroa: Manolo Arozena (Goizueta, 1949); Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938); Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937); Daniel Lopez (Ablitas, 1948); Rosa Miren Pagola (Iruñea, 1949); Pakita Zabaleta (Leitza, 1948).

Ipar Euskal Herria: Piarres Aintziart (Heleta, 1937); Luzien Etxezaharreta (Hazparne, 1946); Daniel Landart (Donoztiri, 1946); Mixel Oronoz (Baigorri, 1935); Marikita Tambourin (Baigorri, 1946).

Euskal Herritik kanpokoak: Bernhard Hurch (Schärding/Inn, Austria, 1955); José Antonio Pascual (Salamanca, 1942); José María Sánchez Txepetx (Cartagena, 1952).

Urgazleak

Bizkaia: Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Bilbo, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960); Elixabete Piñol (Bilbo, 1965).

Gipuzkoa: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Tolosa, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974); Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966).

Ipar Euskal Herria: Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960); Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970)

Euskal Herritik kanpokoak: Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951); Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun