Nafarroako kirol merezimenduaren dominak jasoko dituzte bihar Aimar Olaizolak eta Oskar Mindegiak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 29a, 16:00

Oskar Mindegia, Doneztebeko judo eskolako ikasleekin.

Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko Domina emanen die azaroaren 30ean Aimar Olaizola Goizuetako pilotari ohiari eta Juan Carlos Unzue futbolari ohiari. Gainera, zuzendaritza edo teknika lanetan egindako lanagatik 28 pertsonari Zilarrezko Dominak ere emanen dizkie egun horretan Txibite lehendakariak. Horietako bat izanen da Oskar Mindegia, Doneztebeko judoka eta judo irakaslea.

Aimar Olaizola 2o13an, buruz buruko bere laugarren txapela irabazi eta gero.

Aimar Olaizola Apezetxeak (Goizueta, 1979) domina jasoko du «23 urte luzeko ibilbidean kirolari eta esku pilotari egindako ekarpenagatik eta bere proiekzio publikoagatik» Joan den larunbatean sorterrian jokatu zuen bere azken partida Olaizola II.ak eta 1.321 partida jokatu ditu profesionaletan, horietatik 26 final ofizial eta lehen mailako hamalau txapel lortu ditu. Historiako pilotari onenetakoa izan da eta pilotaren garai oparoenetako bateko erreferentea izan da. Gobernuak bere ibilbidea 42 urtera bitarte luzatu izana ere goraipatu du, «lesio larria gainditu ondotik».

Juan Carlos Unzue Labiano futbolari ohiari dagokionez, kirol ibilbideaz gain, ELA eritasuna ezagutzera emateko egin duen lana ere azpimarratu du.

Zilarrezko dominak

Nafarroako Gobernuak bertze 28 zilarrezko domina ere banatuko ditu azaroaren 30eko ekitaldian, zuzendaritza edo teknikari lanean aritu diren bertze horrenbertze laguni. Horietako bat izanen da Doneztebeko Oskar Mindegia Bidegain. 29 urtez Erreka elkartean judoa sustatzeko egin duen lana azpimarratu dute domina ematerako orduan, irakasle eta antolatzaile lanak eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun