Lekarozen lortutako garaipen garbiaren ondotik lidergoan sendo segitzen du BRT Menditarrak errugbi taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 29a, 08:00
Bortz partida jokatu eta bortzak garbi irabazita, lider sendoa da BRT Menditarrak errugbi taldea.

Futbolean, bertan behera gelditu ziren Beti Gazte eta Aurreraren partidak eta garaipenak lortu zituzten Baztango bi talde nagusiek eta Doneztebe Bk; eskubaloian irabazi egin zuen Errekak eta galdu BKTk eta kadete mailako derbian baztandarrak gailendu ziren.

Azaroko azken asteburuko kirol jardunaldian, eskubaloi derbia jokatu dute Baztango BKTko eta Errekako neska kadeteek. Lehen itzulian bezala, baztandarrak doi-doi nagusitu ziren. BKTko emakumeek etxean galdu egin zuten eta Errekako gizonezkoek kanpoan irabazi. Futbolean, bertan behera gelditu ziren hirugarren mailako Beti Gaztek Gasteizen eta Aurrerak Leitzan jokatu beharreko partidak. Gainerako talde nagusien artean, Baztango bi taldeek eta Doneztebe Bk garaipena lortu zuten eta galdu egin zuten Doneztebek eta erregionaleko Beti Gaztek. Errugbian, bosgarren partidan bosgarren garaipena lortu zuen BRT Menditarrak taldeak eta lider sendoa da.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Alaves B - Beti Gazte, bertan behera elurragatik.

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Baztan 2 (Elur Meoki eta Ibai Igarabide) – UCD Burlades B 0
  • CD Alesves 6 - Doneztebe FT 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Axular 4 - Gure Txokoa 1 (Mikel Esnaola)

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Aurrera – Berriozar, bertan behera
  • Valle Aranguren 0 - Baztan B 3 (Unai Goñi, Unai Elorza eta Ion Osakar)
  • Doneztebe B 6 (Lander Mindegiak 2, Martin Etxandi, Mikel Gerendiain, Jon Zilbeti eta Unai San Miguel) – CD Amaya B 1

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • San Marcial 4 - Beti Gazte 1 (Ander Arregi)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte atsedena.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 5 (Asier Tabernak 2, Mattin Lekuonak 2 eta Asier Larralde) – Vasconia 1

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Landetxa 0 - Gure Txokoa 3 (Eneko Loiarte, Gorka Arakues eta Martxel Matxikote)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • JD San Jorge - CD Baztan
  • Doneztebe FT 0 – UD Mutilvera 6

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan 0 – CD San Cernin 3

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 4 (Unai Etxeberriak 2, Luka Trillo eta Luka Altzuguren) – Hondarribia B 1
  • Landetxa 0 - Beti Gazte 15

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Amigó C 0 – Doneztebe 2 (Aitor Lorente eta Koteto Ezkurra)
  • CD Atarrabia – Aurrera
  • CD Baztan 0 – Beti Kozkor B 0

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 0 – UCD Burlades 4

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CD Iruña B 1 – Doneztebe 0
  • CD Baztan 3 (Gaizka Telletxearen golak) – CD Lezkairu 0

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan – CD Cantolagua

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Beti Gazte 4 (Peru Urra, Oier Sanchez, Gaizka Sein eta Beñat Etxepare) – Hondarribia B 0
  • Dunboa Eguzki 1 - Gure Txokoa 7 (Peio Moratek 2, Ibai Matxikotek 2, Xan Villamea, Inhar Taberna eta beraien atean)

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako ligan

  • Gure Txokoa 2 (Maria Alzuguren eta Oihana Nuñez) – Touring 1

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Aurrera 4 (Olaia Cerviñok 2, Eunate Belauntzaran eta Paula Agirre) – CD Cantera 3

Mutiko alebinak

  • Aurrera 0 – CD Anaitasuna 0

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Ardoi San Antonio 21 – Erreka 29

Senior emakumezkoak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 16 – Gurpea Beti Onak 29

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 34 – UDC Txantrea 29

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT – Lagunak

Neska kadeteak ligan

  • Beti Onak Atarrabia C 26 - Baztango Kirol Taldea BKT B 26
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 24 – Erreka 22, derbia baztandarrek irabazi zuten Elizondon, lehia estuaren ondotik.

Mutiko infantilak ligan

  • BM Lizarreria - Erreka

Neska infantilak ligan

  • Beti Onak Atarrabia A 35 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 14
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 13 – BM Loyola C 33
  • Erreka 14 – Lagunak A 32

Neska alebinak ligan

  • Beti-Onak Atarrabia A 4 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 12
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 8 – BM Loyola C 8
  • Uharte 10 - Erreka 4

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Sarako Izarra RT atsedena.

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 57 – Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak 0

Sub-18 euskal ligan

  • Itsasmendi BRT atsedena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun