Kulturako teknikarien sektorearen erregulazioa erreibindikatu du LAB sindikatuak Nafarroako Parlamentuan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 28a, 08:30

Sektorea erregulatzeko beharra erreibindikatu du LAB sindikatuak.

Kulturako teknikarien sektorea prekarizatua da guztiz, eta sektorea arautuko duen hitzarmen kolektiborik ez egoteak lan errealitate gogorra ekartzen du. Horregatik, «kultur jarduera duintzeko eta haren etorkizuna bermatzeko ponentzia» bat egin zuten ortzirale goizean Nafarroako Parlamentuan. Bertan hartu dute parte lau sindikatu nagusietako ordezkariek. LABekoak sektoreak erregulatzeko beharra erreibindikatu du.

Administrazioa da sektore horretako kontratatzaile nagusia –egiten den zerbitzuaren % 90 inguru izanen da berea– eta, beraz, LAB sindikatuak zuzenean inplikatzea eskatu dio, hitzarmen kolektibo batean jasotzen diren lan baldintza duinak lortzeko. Hitzarmenik gabe, lan baldintzak esleipen lehiaketetan ezarritako baldintzen araberakoak dira, langileen ekarpenak kontuan hartu gabe, Gaiarre antzokiarekin gertatu den bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun