Lehiaketa honetan parte hartzeko TTIPI TXARTELA izan eta ERRAN.EUSen paratutako zortzi galderei zuzen erantzun behar zen lehenik. Gero, zortzi galderen erantzun zuzenak asmatu zituzten parte-hartzaileen artean zozketa egin zen eta Aurtizko Ekiñe Mindegia, Arizkungo Totu Iturzaeta eta Berako Patxi Larretxea izan dira saridunak. Aitor Arotzena Ttipi-Ttapako zuzendariaren eskutik jaso dituzte produktu-kutxak. Zorionak eta on egin!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!