Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa mistoa larunbatean jokatuko dute Berriozarren

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 09:00

Beti Gazte eta Berriozarko talde mistoak lehian 2017ko sanferminetan Iruñean.

Gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Herriko launakako sokatira txapelak banatu ondotik, orain mistoaren txanda izanen da, 280 kiloz beheitiko kategorian. Azaroaren 27an, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dute Berriozarren. Eskualdeko ordezkari diren Beti Gazte eta Amaiurrekin batera, Antsoain, Berriozar, Bizindar (Bizkaia), Ibarra (Gipuzkoa), Goiherri (Bizkaia) eta Txantrea lehiatuko dira.

Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelak Beti Gaztek lortu ditu eta mistoan ere horretan saiatuko dira lesakarrak, Herbeheretako Doetinchem hirian 2022ko martxoaren 2tik 6ra jokatuko den munduko txapelketari begira paratu aitzinetik. Amaiurko taldeak ez dauka munduko txapelketara joateko asmorik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun