Lapurdi-Nafarroa aizkora desafioa jokatuko dute larunbatean Angelun hiru bikote mistok

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 25a, 19:00
Sousa, Sorondo eta Ariztegi, larunbatean Angelun ariko diren hiru emakumeak.

'Euskararen Urtaroa' programaren barrenean lasto altxatze desafioa ere eginen dute

Euskararen Urtaroa programaren barrenean herri kirola protagonista izanen da azaraoren 27an, larunbat arratsaldean Angeluko (Lapurdi) Orok Bat pilotalekuan. Lapurdi eta Nafarroaren arteko aizkora desafioan eskualdeko aizkolariak ere ariko dira.

Jaialdia larunbatean 15:00etan hasiko da eta haur eta helduei irekitako herri jokoak izanen dituzte bi orenez.

17:30ean lasto altxatzen belaunaldi arteko desafioa jokatuko dute, duela 20 urteko txapelduna aurtengo txapeldunaren kontra ariko baita.

Jaialdia borobiltzeko, Lapurdi eta Nafarroaren arteko aizkora desafioa jokatuko dute, hiru bikote mistok. Nafarroatik lau aizkolari ariko dira: Nerea Sorondo beratarra, Maika Ariztegi iturendarra, Xanta Sousa lesakarra eta Beintza-Labaiengo Jon Telletxea; eta Lapurdiko Ibai Telletxea eta Patxi Igoa. Angelun osatuko dituzte bikoteak.

Gaia elkarteak antolatutako jaialdira sartzea urririk izanen da eta jateko eta edatekoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun