Eskoletako jantokien finantzamendurako dirulaguntzak onartu ditu Hezkuntza Departamentuak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 25a, 11:30
Jantoki baten artxiboko irudia.
Hezkuntza Departamenduak 1.500 biztanletik beherako Nafarroako 36 udal diruz lagunduko ditu ikastetxeetako jantoki-zerbitzua finantzatzeko. Eskola garraioa ez da sartzen aipatutako dirulaguntzan. Ikusi hemen behean gure lurraldeko datuak.

 

Dirulaguntza honen helburua «diskriminazio positiboa sustatzea da, biztanleria herri ttikietan geldi dadin». Dirulaguntza hartu duten Nafarroako 36 herrietatik 13 gure lurraldekoak dira:

Herria Ikastetxea Jantokiko ikasleak Dirulaguntza
Amaiur Amaiurko Eskola 9 1.825,47 €
Arantza Arantzako Eskola 41 8.316,03 €
Arizkun Arizkungo Eskola 17 3.448,11 €
Azpilkueta Azpilkuetako Eskola 12 2.433,96 €
Erratzu Erratzuko Eskola 17 3.448,11 €
Etxalar Landagainn Eskola 18 3.650,94 €
Gartzain Gartzaingo Eskola 2 405,66 €
Goizueta Andrés Narbarte Xalto 13 2.636,79 €
Irurita Iruritako Eskola 22 4.462,26 €
Ituren Pulunpa Eskola 19 3.853,77 €
Legasa Legasako Eskola 16 3.245,28 €
Oronoz-Mugairi Oronozko Eskola 8 1.622,64 €
Zugarramurdi Urdazubi-Zugarramurdi 4 811,32 €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun