Barandiaran Bildumaren 22. zenbakiak Xareta eta Etxalarko ospakizunen berri ere ematen du

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 25a, 20:00
Barandiaran Bildumaren 22. zenbakiko azala.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Rituales festivos transfronterizos en el Pirineo Occidental izenburupean Barandiaran Bildumaren 22. zenbakia karrikaratu berri du.

Bertan, 2019ko Barandiaran Bekaren azken lana jasotzen da, hau da, José Antonio Perales-Diazen etnologia/antropologia arloko ikerketaren emaitza irakur daiteke. Bertzeak bertze, Ainhoa, Sara, Luzaide, Baigorri, Urepel zein Etxalar inguruetan egiten diren ospakizunak aztertu ditu Peralesek Barandiaran Bekaren bitartez. Barandiaran Bildumaren zenbaki berri honetan, euskarazko laburpena ere jasotzen da: Mugaz haraindiko jai erritualak Mendebaldeko Pirinioetan.

Antropologia sozial eta kulturalean doktorea da José Antonio Perales-Díaz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan dihardu irakasle gisa 2009tik , Soziologia eta Gizarte-Lan Departamentuan. Bere ohiko ikerlerroak Mugaren Antropologia eta Kultura Ondare ez-materiala dira.

Informazio gehiago

 

Barandiaran Beka 2022 deialdia ixtear

Bertzalde, Barandiaran Bekaren deialdia ixtear dago. 2021eko azaroaren 30a da proposamenak aurkezteko azken eguna. Hala, 2022an arkeologiarekin lotutako lan bat egin nahi dutenek 10.000 euroko zuzkidura duen laguntzara aurkez daitezke. Ikertzaile hasi berriei bultzada eman nahi zaie Jose Miguel de Barandiaran Fundaziotik eta epaimahaiak kontuan hartuko duen ezaugarrietako bat izango da. 

Informazio gehiago eta oinarriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun