Mundua biraka ari da eta bertan ziklo zirkularrak ematen dira etengabe. Herritarrak, bertako biztanle bezala ere, etengabe biraka ari den sistema baten parte gara. Jasangarritasunaren bidean, sortzen ditugun hondakinak ziklo zirkular horien barnean sartzea ezinbertzekoa dela oroitarazi nahi digute Baztango Udaleko Hondakin Sailak eta Bortzirietako eta Malerrekako Hondakinen Mankomunitateek.
Era arduratsuan kontsumitzeko mezua da aipaturiko entitateek kanpaina honen bitartez bidaltzen digutena. Hondakin kopurua ahal den neurrian murriztu eta hala ez izatekotan behar bezala sailkatu eta eskura jartzen zaizkigun edukiontzi eta zerbitzuak era egokian erabiltzeko beharraz ohartarazi nahi gaituzte Birziklatu gehiago; hobeki; beti kanpainarekin.
Kanpainako irudi eta mezuetan ikus daitekeenez,hondakinak behar bezala bereiziz ondotik erabiliko ditugun bertze produktuetan bilakatzeko aukera ematen diegu produktu berri hauek egiteko lehengaiak naturatik hartu behar izatea eta hondakinen zabortegiratzea saihestuz, erran bezala, ekonomia zirkularra bultzatuz.