Nafarroako Gobernuak 23.817 euroko dirulaguntza onartu du Mendialdea Mankomunitatearentzat eta 53.126 eurokoa Malerrekakoarentzat

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 23a, 14:00
Malerrekako Mankomunitateak 53.126 euroko dirulaguntza jasoko du hondakinen kudeaketa hobetzeko ekintzetara bideratua.

Dirulaguntza hau 2021 .urte honetan hondakinen kudeaketa hobetzeko egin diren ekintzak finantzatzeko erabili ahal izanen da.

Nafarroako mankomunitateek zabortegira bideratzen duten hondakin tona bakoitzeko ordaintzen duten kanonaren bitartez hornitzen da Hondakinen Urteko Funtsa izeneko diru poltsa. Urtean zehar poltsa honetan bildutako dirua entitateei itzultzen zaie hondakinen kudeaketa hobetzeko aurrera ateratzen  dituzten ekintzen, eta hauen eta kudeaketa sistemaren ondorioz lortutako hondakinen murrizpen eta hauen balorizazio edota birziklapen datuen arabera.

2021. urte honetan Mendialdea eta Malerrekako Mankomunitateek finantzagarriak diren ekintzetarako eskatutako dirua jasotzeko onarpen ebazpena jaso du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Ekonomia Zirkularra eta Klima aldaketa Zerbitzuari atxikituriko Hondakin Sailaren eskutik, hurrenez hurren 23.817 euro eta 53.126 eurokoa, hain zuzen.

Mendialdea Mankomunitateak 23.817 euroko dirulaguntza jasoko du.

 

Jasotako dirulaguntza hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko, bio-hondakinen birziklapena sustatzeko eta orokorrean hiri hondakinen gainerako frakzioen kudeaketa (bilketa eta balorizazioa) hobetzeko erabili da.

Azken finean, ekimen guzti hauek hondakinen kudeaketa hobetu eta zentzu horretan ondoko urteetan zabortegira bideraturiko hondakin kopurua gutxitu, ordaindu beharreko kanona murriztu eta lortutako dirulaguntzak handitzen joatea dira mankomunitate bi hauek planteatzen dituzten helburuak eta horretarako herritar guztien partehartzea ezinbertzekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun