Emakumezkoen trontza txapelketako lehen saioan garaile izan dira Itsaso Onsalo aresoarra eta Astiazaran

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 17:00
Onsalo eta Astiazaran nagusi izan ziren larunbatean Larraunen jokatutako urrezko emakumezkoen trontza txapelketako saioan.

Urrezko Aizkolari kopan kanporatuak izan ziren Larraulen Endika Goia eta Oier Larretxea beratarrak

Urrezko Aizkolari Kopako lehen jardunaldia jokatu zuten larunbatean Larraulen (Gipuzkoa). Aizkoran hamar aizkolari lehiatu ziren hurrengo kanporaketako bi txartelen bila, tartean Endika Goia eta Oier Larretxea beratarrak. Biak kanporatuak izan ziren.

Hain zuzen, Jon Rodriguez II.a eta Josu Santamaria izan dira hurrengo kanporaketarako txartela lortu duten bi aizkolariak.

Aizkolariez gain, harri-jasotzaileak eta arpanlariak ere aritu ziren Larraulen. Urrezko emakumezkoen trontza txapelketan erraz nagusitu zitzaizkien Itsaso Onsalo aresoarra eta Leire Astiazaran, Amaia Mendinueta eta Iraide Gezuragari.

Binakako harri-jasotze txapelketan, berriz, Iraitz Arrutik eta Xabat Olaizolak 10.525 kilo altxatu zituzten (91 jasoaldi) eta Sergio Mielgok eta Julio Jimenezek 7.783 kilo (67 jasoaldi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun