Olatz Salvadorren emanaldiak itxiko du Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloa

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 13:30

Euskaltzaleen Topaguneak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestua, kontzertuak online daude ikusgai dohainik udagoienekoostera.eus atarian. Mikel Urdangarinen eta Xamanak taldearen emanaldien ondotik, Olatz Salvadorrek itxiko du 2021eko Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloa.

Memoria historikoa da aurtengo zikloaren gai nagusia, eta Ondarroan grabatu du azken kontzertua Olatz Salvadorrek, Saturraraneko kartzeleko emakumeak oroitzeko. Diktadura frankistaren garaian, 4.000 emakume baino gehiago izan ziren bertan 1937tik 1944ra, bizi baldintza txarretan eta goseak gogor astinduta.

Azaroaren 26tik 28ra egonen da ikusgai bere emanaldia udagoienekoostera.eus webgunean. 'Ahots hari' da kontzertuan abestuko duen kantuetako bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun