Beti Gazteko emakumeek ere irabazi dute Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 09:00

Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako podiumean Beti Gazte, Ibarra eta Txantreako neskak.

Ibarrak eta Txantreak osatu zuten podiuma eta Amaiur bosgarren izan zen.

Astebete lehenago gizonezkoek egin zuten bezalaxe, Lesakako Beti Gazteko emakumeek ere Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa irabazi zuten larunbatean Antsoainen, 250 kiloz beheitiko kategorian. Gipuzkoako Ibarra izan zen bigarren, Txantrea hirugarren, Amaiurko taldea bosgarren izan zen, Antsoainen gibeletik.

Seigarren postua Badaiotz eskuratu zuen, zazpigarrena Berriozarrek eta zortzigarrena Abadiñok.

Beti Gazteko neskak tiran larunbatean Antsoainen. Argazkia: Potronko

Beti Gazteko laukote txapeldunean Amaia Leiza, Maialen Lopez, Arritxu Muxika eta Maria Iantzi aritu ziren tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile zutela.

Amaiurko neskak tiran larunbatean Antsoainen. Argazkia: Potronko

21 urtez beheitiko txapelketa mistoaren bigarren jardunaldian, lehenbizikoan bezala, Goiherria A, Antsoain B eta Berriozar A izan ziren hiru onenak.

Amaiurko neskak eta hauek babestera joan ziren Amaiurko zaleak larunbatean. Argazkia: Potronko

 

Txapelketa mistoa azaroaren 27an Berriozarren

Gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Herriko launakako sokatira txapelak banatu ondotik, orain mistoaren txanda izanen da, 280 kiloz beheitiko kategorian. Azaroaren 27an, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dute Berriozarren. Beti Gazte eta Amaiurrekin batera, Antsoain, Berriozar, Bizindar, Ibarra, Goiherri eta Txantrea lehiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun