Baztango kadeteak nagusitu ziren Leitzan Aurreraren kontrako kadete mailako futbol derbian

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 08:00
Baztango BKTko jubenilek 46 gol egin eta garaipen garbia lortu zuten.

Futbol nagusien artean Aurrerak eta Doneztebe Bk bakarrik lortu zuten garaipena, eskubaloian galdu egin zuten Errekak eta BKTk eta errugbian Sarako Izarrak irabazi egin zuen Animainean.

Kadete mailako futbol derhia jokatu duten Aurrerak eta Baztanek larunbat arratsaldean Arkiskilen. Leitzarrak markagailuan aitzineratu baziren ere, azkenean baztandarrak nagusitu ziren. Futbol alde nagusiei dagokienez, ez da batere asteburu ona izan. Leitzako Aurrerak eta Doneztebe Bk bakarrik lortu zuten garaipena erregionalean; hirugarren mailako Beti Gaztek berdindu egin zuen Mastegin, Baztan Bk bezalaxe; Doneztebek, Gure Txokoak, Beti Gazte Bk eta Beti Gazteko emakumeek galdu egin zuten. Baztanek atseden zuen. Eskubaloian ere galdu egin zuten Erreka eta BKTko talde nagusiek; errugbian, aldiz, garaipena lortu zuten Sarako Izarra talde nagusiak eta Itsasmendi BRTko gazteek. BRT Menditarrak taldeak atseden zuen.

 

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte 0 – Beasain 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan atsedena.
  • Doneztebe FT 1 (Ander Arbilla) – FC Bidezarra 4

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Oiartzun 2 - Gure Txokoa 1 (Mikel Esnaola)

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • SD Alsasua 1 – Aurrera 2 (Mañel Woischwill eta Hodei Buldain)
  • Baztan B 2 (beraien atean eta Urtzi Gonzalez)– Gazte Berriak Ansoain 2
  • Rotxapea B 0 - Doneztebe B 1 (Imanol de Rueda)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte 1 (Andoni Otxoteko) – Mariño 2

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Leintz Arizmendi 5 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 4 (Asier Larralde, Asier Taberna, Jonan Berrozpe eta Imanol Ugaldebere) – Santo Tomas Lizeoa 1

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 3 (Martxel Matxikote, Adur Huizi eta Enaitz Portu) – Dunboa 3

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan 3 – CD Ardoi 4
  • Cd Lezkairu 4 - Doneztebe FT 1 (Aitor Agesta)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Valle de Egues 5 - CD Baztan 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Dunboa 0 - Gure Txokoa 4 (Unai Etxeberria, Peio Martikorena, Alain Zelaieta eta Mikel Zozaia)
  • Beti Gazte 10  – San Marcial 0

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe 1 (Aitor Sein) – UCD Burlades A 0
  • Aurrera 1 (Odei Garmendia) - CD Baztan 2 (Mateo Lertxundiren golak)

Neska kadete-infantilak

  • CD Amigó 11 - Beti Gazte 1 (Laida Taberna)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Doneztebe 0 – CD Lezkairu 0
  • CAD Irabia 6 - CD Baztan 1 (Emilio Alejandro Martinez Cruz)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 0 – CD Ilunberri 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Behobia 1 - Beti Gazte 0
  • Gure Txokoa 3 (Mattin Perezek 2, Bruno Moncalvillo) – Hondarribia 6

Infantil neskak F-8

  • Intxaurdi 5 - Gure Txokoa 0

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Aurrera 7 – CD Zumadia 0

Mutiko alebinak

  • CD Ibararte – Aurrera

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Erreka 21 – BM Iruñea 28

Senior emakumezkoak ligan

  • Lagunak 28 - Baztango Kirol Taldea BKT 25

Mutil jubenilak ligan

  • CB Burlada – Erreka, azaroaren 25ean, ortzegunean Burlatako Amor de Dios kiroldegian.

Neska jubenilak ligan

  • Gurpea Beti Onak B 11 - Baztango Kirol Taldea BKT 46

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 19 – Lagunak 27
  • Erreka 27 – Uharte B 31
  • Malkaitz B 16 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 19

Mutiko infantilak ligan

  • Erreka 18 – BM Loyola 28

Neska infantilak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 11 – Helvetia Anaitasuna A 36
  • BM Lizarreria B 30 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 10
  • Agoizko KE 18 – Erreka 8

Neska alebinak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 10 – SFK Aldezar 6
  • Uharte 12 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 4
  • Erreka 8 – Egues B 8

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 57 – Zaisa Txingudi RC 20

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak atsedena.

Sub-18 euskal ligan

  • Mutriku/Eibar 14 - Itsasmendi BRT 37

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun