Laguntzaren zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 50ekoa izanen da, eta gehienez ere 12.000 eurokoa etxebizitza bakoitzeko. Laguntza horri bertze 500 euro gehitu ahal izanen zaizkio irizpide zehatz batzuk betez gero: irizpide sozialak, energia-eraginkortasunekoak edo energia berriztagarrien komunitate-proiektu batean integratzeko irizpideak.
Nafarroako Gobernuak, lehen fase honetan, 1.707.500 euro programatu ditu. Laguntza berri hauek, Next Generation Europako funtsekin finantzatutako dira eta bateragarriak dira Nafarroako Gobernuak etxebizitzak birgaitzeko ematen dituen ohiko laguntzekin.
Prozeduraren arabera, etxeko inguratzaile termikoa hobetzeko obrek energia ez-berriztagarriaren kontsumoa % 30 murriztu behar dute hasierako egoerarekin konparatuta. Hori horrela dela bermatzeko, Nafarroako Gobernuak etxebizitzak duen energia eraginkortasuna frogatzen duten bi ziurtagiri eskatuko ditu: lehena obra egin baino lehen egina eta bigarren obraren ondotik egina.
Laguntza eskaera tramitatzeko epea zabalik da
Nafarroako Aldizkari Ofizialean azaroaren 18an argitaratu zuen herri ttikietan etxebizitzak zaharberritzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. Ikusi hemen laguntza deialdiaren xehetasunak.
Diruz lagundu daitezkeen obrak honako tipologia hauetako batean edo batzuetan kokatu behar dira:
- Inguratzaile termikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzea.
- Berotzeko, girotzeko, hozteko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna hobetzea eta energia berriztagarriak erabiltzea.
- Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzea.