Baztan-Bidasoko turismoaz hausnartzeko bilerak eginen dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 21a, 11:00

Baztan-Bidasoko turismoaren inguruan hausnartzeko eta diagnostiko bat egiteko parte-hartze prozesu bat hasiko da datorren astean. Lesakan, azaroaren 23an, asteartean 19:00etan eginen dute bilera udaletxeko pleno aretoan eta Elizondon azaroaren 25ean, ortzegunean 19:00etan Arizkunenea kultur etxeko ganbaran. Bilera hauek irekiak dira herritar guztiei; turismoaren inguruko enpresak, herri eragileak, merkatariak, kultur taldeak edo edozein herritarrei. Bileran izena emateko esteka.

Baztan-Bidasoari dagokion diagnostikoa eta AMIA (Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak eta Ahuleziak) lantzeko helburuarekin eginen dituzte bi bilerak. Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak koordinatzen duen proiektua da eta Bizibiziki enpresak eginen duena.

UGETa Next Generation Funtsak finantzatutako Planak prestatu eta kudeatzeko tresna izanen da. Horregatik, Plana garatzeko oinarri garrantzitsua izanen diren lan-saio hauetan parte hartzera animatu eta ekarpenak egiteko eskaera egin dute. Izena emateko sartu hemen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun