Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa jokoan izanen dute emakumeek larunbatean Antsoainen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 19a, 15:00
Beti Gazteko neskak tiran, 2018ko Euskal Herriko launakako txapelketan.

Euskal Herriko launakako sokatira txapelketaren barrenean emakumezkoen txapela jokoan izanen dute azaroaren 20an, larunbatean 17:00etan hasita Antsoainen. Beti Gazte eta Amaiurko emakumeak izanen dira eskualdeko ordezkariak eta beraiekin batera, Antsoain, Berriozar, Txantrea, Abadiño (Bizkaia), Badaiotz (Araba) eta Ibarra (Gipuzkoa) lehiatuko dira, 250 kiloz beheitiko kategorian.

Joan den larunbatean Beti Gazteko gizonezkoek jantzi zuten txapela eta Euskal Herriko launakako txapelketa bukatzeko, azaroaren 27an Berriozarren jokatuko dute txapelketa mistoa, 280 kiloz beheitiko kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun