Azaroaren 16ko goizean 34 mendizale elkartu ziren Ola sagardotegian eta Aiako Harrira abiatu ziren. Igoera Irugurutzetatik, Enbidoko tuneletik eta Aitzondoko ur-jauzitik egin zuten. Gero, Erlaitzen, Endarako pistan, Endarlatsako kaskoan, Amasainen eta Saroian ibili ziren, lau ordu eta erdiko itzulia emanez. Egun umel eta freskoak ikuspegiak zapuztu bazituen ere, mendian ibiltzeko eguraldia bikaina izan zuten.