Xamanak taldea asteburu honetan Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloaren barnean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 13:30

Aurten, bigarren aldiz, Udagoieneko Ostera Hegan kontzertu zikloa egiten ari dira online, Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatuta. Joan den astean Mikel Urdangarinen kontzertua ikusgai izan zen eta asteburu honetan, Xamanak taldearena paratuko dute.

Xamanak taldeak Barakaldoko (Bizkaia) Munoa Jauregian grabatutako kontzertua azaroaren 19tik 21era, ortziraletik igandera izanen da eskuragarri, dohainik udagoienekoostera.eus.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun