Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketan Karmela Gisasola bizkaitarra izan zen onena eta 95 jasoaldi eman zizkion hamar kiloko ingudeari. Maika Ariztegi iturendarra bigarren izan zen 93 jasoaldirekin. Lucia Orbe bizkaitarrak osatu zuen podiuma, 89 jasoaldirekin. Nerea Sanz bizkaitarra laugarren izan zen (82 jasoaldi), Silvia Meseguer bizkaitarra bosgarren (80 jasoaldi), Amaia Mendinueta bizkaitarra seigarren (77 jasoaldi) eta Iraide Gezuraga zazpigarren (71 jasoaldi).
Lokotx-biltzeko finalean, berriz, Eltsoko Ainhoa Iraizoz izan zen Euskal Herriko txapeldun, 7 minutu eta 34 segundo behar izan bauitzituen 50 lokotxak biltzeko. Bigarren posturako lehia estua izan zuten Maider Etxezabal arabarrak eta Ainhoa Etxegarai beratarrak eta azkenean segundo bakarrarengatik gailendu zitzaion Etxezabal (7.51) Etxegarairi (7.52). Irantzu Onaindia bizkaitarra laugarren izan zen (8.28) eta Zuriñe Frutos arabarra bosgarren (8.43)
Txinga-eramate eta lasto-jasotze txapelketa ere
Euskal Herriko bi txapelketa horietaz gain, eskualdeko kirolaririk izanen ez zuten bertze bi txapelketa ere jokatu zituzten Mungian. Txinga-eramate txapelketan bi bizkaitar aritu ziren. Garazi Arruti nagusitu zen, 40 plazarekin eta Nerea Egurrola bigarren izan zen (33 plaza eta laurden eta 76 zentimetro).
Lasto-jasotze txapelketan, berriz, bi arabar aritu ziren. Garbiñe Lopez de Uralde izan zen txapeldun, 29 altxaldirekin eta Ruth Linaza bigarren, 21 altxaldirekin.