Eskualdeko 105 lasterkarik osatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 12:15

Lasterkariak atzo helmugan. Argazkia: goiena.eus.

25.000 lasterkari baino gehiagok parte hartu zuten atzoko Behobia-Donostia lasterketa ezagunean. Horien artean TTIPI-TTAPAren eskualdeko 105 kirolari atera ziren. Gizonezkoetan, eskualdean bizkorrena Joseba Elizagoien Arruti narbartearra izan zen. 01.09.11ko denbora behar izan zuen 20 kilometroko lasterketa osatzeko. Emakumezkoetan Maddalen Jimenez Andres beratarra izan zen helmugaratu zen lehenbiziko eskualdekoa (01.30.06). Ikusi hemen eskualdeko parte-hartzaileen zerrenda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun