Azken minutuan nagusitu zaio Aurrera Baztani erregionaleko futbol derbian

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 15a, 08:00
Aimar Jabalera doneztebarraren golak hiru puntu garrantzitsu eman zizkion Beti Gazteri Bilbon.

Gainerako futbol taldeen artean Beti Gazteko gizonezkoen talde nagusiak Bilbon eta emakumeek Lesakan lortutakoak izan dira garaipen bakarrak • Errugbian 107-0 irabazi du BRT Menditarrak taldeak Lekarozen • Eskubaloian galdu egin dute Erreka eta BKTko talde nagusiek.

Kirol asteburua derbietan emankorra izanen da. Futbolean, Nafarroako erregionaleko lehen mailan lehen aldiz aurrez aurre izan dira Leitzako Aurrera eta Baztan futbol taldea Arkiskilen eta azken minutuan etxekoek sartutako golak eman die garaipena. Gainerako futbol taldeen artean, hirugarren mailako Beti Gaztek garaipen garrantzitsua lortu zuen Bilbon eta emakumeek ere irabazi zuten Lesakan, baina bertze talde nagusien artean inork ez zuen garaipenik lortu. Infantil mailan ere Beti Gazte eta Gure Txokoako mutikoak aritu ziren larunbat eguerdian Mastegin eta beratarrak gailendu ziren. Eskubaloian, adin bereko BKTko eta Errekako neskak aritu ziren Elizondoko kiroldegian eta baztandarrak nagusitu ziren. Errugbian, etxean jokatu zuten Sarako Izarrak eta BRT Menditarrak taldeek larunbatean. Saratarrek galdu egin zuten, baina baztandarrek garaipen haundia lortu zuten (107-0) eta lider sendoak dira.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Santutxu 0 - Beti Gazte 1 (Aimar Jabalera)

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Baztan 1 (Imanol Azpiroz) – Oberena 2
  • Beti Casedano 4 - Doneztebe FT 0
  • Gipuzkoako Gorengoen mailan
  • Gure Txokoa 0 – Sanpedrotarra 0

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Aurrera 1 (Mañel Woischwill) - Baztan B 0
  • Doneztebe B 1 (Unai San Miguel) – Berriozar 3

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte 1 (Mikel Maia) – Beti Ona 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea) – Oiartzun 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Mariño 2 - Beti Gazte 2 (Asier Taberna eta beraien atean)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Andoni Telletxearen golak) – San Marcial 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Rotxapea 2 - CD Baztan 1 (Xabier Bengoetxea)
  • Doneztebe FT 3 (Urko Oiarzabalek 2 eta Aitor Agesta) – SD Alsasua 2

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan 6 (Aritz Zocok 2, Oihan Zapatak 2, Imanol Goienetxe eta Mikel Pruaño) – UCD Burlades B 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Real Union 3 - Gure Txokoa 1 (Mikel Zozaia)
  • Behobia 1 - Beti Gazte 5

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Baztan 3 (Mikel Baylon, Gaizka Telletxea eta Markel Torres) – CD Kirol Sport A 4
  • CD Ademar 1 – Doneztebe 1 (Koteto Ezkurra)
  • CD Amigó C 0 – Aurrera 4 (Eder Sagastibeltzak 2, Ibai Otermin eta Oier Aranburu)

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte atsedena

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Berriozar B 7 – Doneztebe 0
  • CD Baztan 1 (Julen Alegre)– CD Kirol Sport 2

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • UCD Burlades - CD Baztan

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Beti Gazte 1 (Gaizka Sein) - Gure Txokoa 3 (Mattin Perez, Xan Villamea eta Inhar Taberna) , beratarrak nagusitu dira derbian.

Infantil neskak F-8

  • Gure Txokoa 3 (Oihana Perezek 2 eta Lierni Saralegi) – Santo Tomas Lizeoa 1

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • CD Xota – Aurrera

Mutiko alebinak

  • CD El Redin A 6 – Aurrera 7 (Aiur Ugartemendiak 2, Hodei Sagastibeltzak 3, Unai Labaienek eta beraien atean)

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Helvetia Anaitasuna 35 – Erreka 32

Senior emakumezkoak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 17 – ECA Malkaitz 26

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 34 – Uharte 29

Neska jubenilak ligan

  • CDM La Merced 14 - Baztango Kirol Taldea BKT 22

Neska kadeteak ligan

  • Helvetia Anaitasuna A 40 - Baztango Kirol Taldea BKT B 15
  • Erreka 13 – BM Loyola A 38
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A atsedena.

Mutiko infantilak ligan

  • Helvetia Anaitasuna B 17 – Erreka 14

Neska infantilak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A atsedena.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 29 – Erreka 5

Neska alebinak ligan

  • Malkaitz 7 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 9
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 8 – BM Loyola C 8
  • Agoizko KE 8 – Erreka 8

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 3 – La Unica RT 41

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak 107 – Domiberia RC Rioja 0

Sub-18 euskal ligan

  • Itsasmendi BRT atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun