Nafarroako Gobernuak eta Baztan, Bera, Doneztebe, Elgorriaga eta Lesakako udalek etxebizitzak zaharberritzeko hitzarmen bat sinatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 14:08

Nafarroako Gobernuko, Nasuvinsako eta eskualdeko udal ordezkariak Bertizen egindako sinadura ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak lankidetza indartu du ELENA- Primavera  birgaitze energetikoa erdiesteko proiektu europarrean sartutako inguruko udalekin.

Leire Ortuoste, Alberto Bayona, Jose Mari Aierdi, Joseba Otondo eta Ane Otxandorena hitzarmena sinatzen.

 

Nafarroako Gobernuko presidenteorde Jose Maria Aierdik, hitzarmen bat sinatu du gaur, Bertizen, bizitegi-parkearen birgaitze energetikorako ELENA-Primavera proiektu europarrean parte hartzen duten Baztan, Bera, Doneztebe, Elgorriaga eta Lesakako udalekin, eta, horri esker, Nasuvinsak Donezteben kudeatzen duen Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoko (EEZB) eta udal teknikariek dagoeneko lan egiten duten lankidetza-esparrua indartu ahal izanen da.

Aierdirekin batera, Alberto Bayona NASUVINSAko zuzendaria, Joseba Otondo Baztango alkatea, Leire Ortuoste Doneztebeko alkatea, Ane Otxandorena Elgorriagako alkatea, Esteban Agirre Berako alkateordea eta Mari Jose Larraioz Lesakako udal idazkaria izan dira Bertizko jauregiko ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun