2014an, prozesua abiatu zutenean, ez zegoen harreman handirik tokikoen eta BBCren artean, eta proiektu honi esker buelta eman diote egoerari. Gaur egun, lankidetza hiru arlotan ematen da bereziki: BBCk egindako bideoak partekatu, datuen kazetaritza eta datuekin lotutako edukien partekatzean.
Tokiko komunikabide bakoitzak bere ezaugarri propioak dituela jakitun dira BBCn; bai baliabide teknikoei dagokienean, eta baita giza baliabideetan ere. Hala, elkarlanerako sistema, guztien beharretara egokituta dagoela azaldu du.