Hezkuntza Departamentuak eskualdeko 29 eskolari jardunaldi jarraitua ezartzeko prozedura hasteko baimena eman die

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 12:00

Nafarroako hiru ikastetxek jardunaldi malgua eta 80k jardunaldi jarraitua izateko baimena eskatu dute, eta horietatik 29 gure eskualdekoak dira. Arantzako Eskola eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxea dira prozedura hori hasteko baimena eskatu ez duten eskualdeko ikastetxe bakarrak.

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hiru eskola jardunaldi proposatu ditu ikasturte honetan urtarriletik aitzinera eta heldu den ikasturtean ezartzeko:

  • Jarraitua: Klaseak egunero 09:00etatik 14:00etara. Astean lau arratsaldez, hautazko eskolaz kanpoko jarduerak.
  • Malgua: Astelehenetan, asteartetan eta ortzegunetan klaseak 09:00etatik 13:00etara eta 14:20etik 16:00etara. Asteazkenetan eta ortziraletan 09:00etatik 13:30era.
  • Zatitua: Klaseak egunero goizez eta arratsaldez, 09:00etatik 13:00etara eta 14:20etik 16:00etara, asteazkenetan izan ezik. Pandemia aitzineko ordutegia, alegia.

Hona hemen gure eskualdean jardunaldi jarraitua ezartzeko prozesua hasteko baimena hartu duten 29 ikastetxeak:

  • Almandozko Eskola
  • Amaiurko Eskola
  • Aresoko Nazabal Ikastetxea
  • Arizkungo Eskola
  • Arraiozko Eskola
  • Azpilkuetako Eskola
  • Baztan Ikastola
  • Berako Ricardo Baroja Eskola
  • Berako Labiaga Ikastola
  • Doneztebeko San Miguel Eskola
  • Elizondoko Eskola Publikoa
  • Erratzuko Eskola
  • Etxalarko Landagain Ikastetxea
  • Gartzaingo Eskola
  • Goizuetako Andres Narbarte Xalto Eskola
  • Igantziko Eskola
  • Iruritako Eskola
  • Iturengo Pulunpa Ikastetxea
  • Legasako Eskola
  • Leitzako Erleta Ikastetxea
  • Lekarozko Eskola
  • Lesakako Irain Eskola
  • Lesakako Tantirumairu Ikastola
  • Narbarteko Arotzenea Ikastetxea
  • Oronozko Eskola
  • Saldiasko Eskola
  • Sunbillako Eskola
  • Zigako Eskola
  • Zugarramurdi-Urdazubiko Eskola

Beraz, eskaera egin ez duten eskualdeko ikastetxe bakarrak Arantzako Eskola eta Berako Jesusen Bihotza izan dira, ordutegi zatituarekin segitzeko asmoa dutenak. Eskaera egin duten eskoletan jardunaldi berria ezartzeko, ikastetxe bakoitzak hiru bozketa egin beharko ditu; irakasleekin, Eskolako Kontseiluarekin eta ikasleekin. Bozketak abendu hasmentan eginen dituzte. 2022ko urtarriletik aitzinera ezarriko dira ordutegi berriak, esperimentalki, ikasturte honetarako eta hurrengorako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun