Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko 50 ekitalditik gora antolatu ditu Euskarabideak, horietatik zortzi eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 9a, 12:00
'Txapeldunen bihotza' bakarrizketaren une bat.

Gora Gora Fest izena paratu diote ekimenari. Eskualdeko ekitaldiak Lesakan, Ezkurran, Donezteben, Anizen, Sunbillan, Iruritan, Beran eta Goizuetan eginen dituzte. 

Euskararen Nazioarteko Eguna kari Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu du Euskarabideak. Nafarroa osoan denera 51 ekitaldi programatu dituzte azaroaren 5ean hasi eta abenduaren 12ra arte. Ekitaldi horietako zortzi eskualdean izanen dira.

Egitasmoa prentsa aitzinean atzo aurkeztu bazuten ere, pasa den asteburuan hasi zen kultur eskaintza. Ortziralean Lesakan Txapeldunen Bihotza bakarrizketa izan zuten Harriondoa Kultur Etxean. Ondotik, larunbatean Ezkurran Bi ero diskotekan gazte eta helduentzako antzerki emanaldia izan zuten. 

Asteburu honetan izanen du jarraipena programak: 

  • Txapeldunen bihotza bakarrizketa Doneztebeko zineman azaroaren 14an 18:30ean
  • Liburutegi Ibiltaria Anizko Kultur etxean azaroaren 18an 17:30ean
  • Txontxongilo eta itzalen laborategia haurrentzako tailerra Sunbillako udaletxean azaroaren 25ean 17:ooetan
  • Bi ero diskotekan antzerki emanaldia Iruritako gizarte bilgunean azaroaren 26an 19:00etan
  • Zinestar musika ikuskizun familiarra Berako kultur etxean azaroaren 28an 17:00etan
  • Txapeldunen bihotza bakarrizketa Goizuetako udaletxeko ganbaran abenduaren 5ean 18:00etan.

Programa osoaren berri izateko sakatu hemen

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun