Nafarroako erregionaleko lehen mailako lidergotik hurbil da Leitzako Aurrera

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 08:00

Aurrera futbol taldea liderretik puntu bakarrera dago, partida bat guttiagorekin, Nafarroako erregionaleko lehen mailako bere multzoan. Argazkia: Pablo Feo

Eskubaloi talde nagusiek ere garaipenak lortu dituzte, baita BRT Menditarrak errugbi taldeak ere.

Errugbian, Iruñean derbia jokatuko dute BRT Menditarrak taldeko seniorrek eta gazteek (hauek Itsasmendi taldean). Biek ere garaipen garbiak lortu dituzte. Futbolean, denetarik izan da: onena, Leitzako Aurrerak etxetik kanpo lortutako garaipena, Nafarroako erregionaleko lehen mailan lider izatetik hurbil jarri duena. Partida bat guttiagorekin, liderretik puntu bakarrera daude leitzarrak. Kategoria horretan Baztan Bk ere garaipena lortu zuen, baina orokorrean ez da asteburu ona izan. Hirugarren mailako Beti Gaztek etxean berdindu egin zuten (Mastegin lortu duten lehen puntua) eta gauza bera egin zuten Doneztebek etxean eta Baztanek kanpoan. Gainerako taldeek (Gure Txokoak, Doneztebe Bk eta erregionaleko eta emakumezkoen ohorezko mailako Beti Gaztek galdu). Eskubaloian bai, garaipenak lortu zituzten Erreka eta BKTko seniorrek.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte 0 – Deusto 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Fontellas 1 - CD Baztan 1 (Elur Meoki)
  • Doneztebe FT 1 (Aimar Leatxe) – CD Idoya 1

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Pasaia 2 - Gure Txokoa 0

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • CD San Fermin Ikastola 1 – Aurrera 4 (Hodei Buldainek 3 eta Asier Barriola)
  • SD Alsasua 2 - Doneztebe B 0
  • Baztan B 2 (Ion Osakar eta Unai Etxeberria) – Beti Kozkor B 1

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Landetxa 1 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Mariño 1 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Hondarribia 1 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Real Union 5 - Gure Txokoa 1 (Gorka Arakues)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan 1 (Xuban Telletxea) – CD Aoiz 1
  • Doneztebe FT atsedena.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan atsedena.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 7 (Peio Martikorenak 2, Urtzi Ustarizek 2, Kemen Ruiz, Iker Petrirena eta Enaitz Erkizia) – Landetxa 1
  • Beti Gazte 3 (Luker Urtxegi, Iker Irigoien eta Jon Galardi) – Real Union 1

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Berriozar CF A 1 - CD Baztan 7 (Ander Saenzek 2, Markel Torresek 2, Mikel Baylon, Haritz Bidegain eta Antton Telletxea)
  • Doneztebe 4 (Aimar Esperante, Koteto Ezkurra, Izei Astibia eta Aitor Baraibar) – CF Gazte Berriak Ansoain 1
  • Aurrera 0 – UCD Burlades A 2
  • Neska kadete-infantil
  • Mulier FCN 10 - Beti Gazte 0

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Doneztebe 0 – CD Amigó 5
  • CF Gazte Berriak Ansoain 3 - CD Baztan 2 (Ekain Perugorria eta Mikel Sansiñena)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 4 – CD Atarrabia 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Gure Txokoa 7 (Mattin Perezek 2, Moussab Sehli, Bruno Moncalvillo, Inhar Taberna, Xan Villamea eta Ibai Lekuona) – Landetxa 3
  • Dunboa Eguzki 0 - Beti Gazte 12

Infantil neskak

  • Arrupe Chaminade 3 - Gure Txokoa 2 (Ane Errandonea eta Oihana Nuñez)

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Aurrera – CF Gazte Berriak Ansoain

Mutiko alebinak

  • Uvesa Ribera Navarra B 1 – Aurrera 18

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Erreka 32 – CB Burlada 25

Senior emakumezkoak ligan

  • BM Ardoi 15 - Baztango Kirol Taldea BKT 18

Mutil jubenilak ligan

  • Helvetia Anaitasuna A – Erreka

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 28 – UDC Txantrea 17

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 24 – UDC Txantrea A 18
  • Erreka atsedena.
  • Uharte B 29 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 22

Mutiko infantilak ligan

  • Lagunak A 26 – Erreka 26

Neska infantilak ligan

  • Erreka 0– Helvetia Anaitasuna A 25
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 37 – Helvetia Anaitasuna B 16
  • Lagunak B 37 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 12

Neska alebinak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 12 – Helvetia Anaitasuna B 4
  • Helvetia Anaitasuna A 12 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 4
  • BM Loyola B 12 – Erreka 4

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • Iruña RC 7 – BRT Menditarrak 34

Sub-18 euskal ligan

  • Iruña UNAV 14 - Itsasmendi BRT 41

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun