Nafarroako Gobernuak, lehen fase honetan, 1.707.500 euro programatu ditu. Dirulaguntza berri hauek, Next Generation Europako funtsekin finantzatutako dira eta bateragarriak dira Nafarroako Gobernuak etxebizitzak birgaitzeko ematen dituen ohiko laguntzekin.
Prozeduraren arabera, etxeko inguratzaile termikoa hobetzeko obrek energia ez-berriztagarriaren kontsumoa % 30 murriztu behar dute hasierako egoerarekin konparatuta. Hori horrela dela bermatzeko, Nafarroako Gobernuak etxebizitzak duen energia eraginkortasuna frogatzen duten bi ziurtagiri eskatuko ditu: lehena obra egin baino lehen egina eta bigarren obraren ondotik egina.
Laguntzen zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 50ekoa izanen da, 12.000 euroko topearekin etxebizitza bakoitzeko, eta laguntza horri bertze 500 euro gehitu ahal izanen zaizkio irizpide zehatz batzuk betez gero: irizpide sozialak, energia-eraginkortasunekoak edo energia berriztagarrien komunitate-proiektu batean integratzeko irizpideak.