Irailean baino 59 langabetu guttiago zeuden apuntatuak Doneztebeko Enplegu Bulegoan urri hondarrean. Zehazki, 594 dira izena emandakoak. Jautsierarik nabarmenena zerbitzuen arloan izan da 479tik 435era jautsi baita (-44). Industrian ere hamasei langabetu guttiago daude (93). Nekazaritzan ere bortz langabetu guttiago daude (18). Eraikuntzan, aldiz, langabetu bat gehiago dago (25), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz gehiago (23). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.