Bidegurutzean, azaroaren 4ko saioa

Xorroxin irratia 2021ko aza. 4a, 19:00

Gaurko saioa ia osorik euskal musika taldeekin osatu dugu. Zenbait kontzerturen berri ere eman dugu. Ortziralean 22:30ean Elizondoko Txokoto Tabernan Wood Strings talde aretxabaletarrak joko du; larunbatean, Beran, Estitxu Pinatxok diska berria aurkeztuko du kultur etxean eta larunbatean ere, Kaskezur eta Madame Birrots taldeak ariko dira Elbeteko Zapatilleran.

Hemen uzten dizuegu saioko talde zerrenda: Onki Xin, Merina gris, Afrika Bibang, Pasadena, Zea Mays, Xiberoots, La MODA, Frankie Chavez, CaveTown, Zakill, Nova Twins, Wood Strings, Kaskezur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun