'Bidaso, bida so' erakusketa azaroaren 14ra arte luzatuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 4a, 08:00

Jendearen erantzun zabala dela eta, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren eta Beintza-Labaiengo Lesagibel eskulturgilearen lanak hamar egun gehiagoz ikusgai izanen dira Iruñean Kondestablearen Jauregiko Civivox aretoan.

Erakusketak ordutegi bera izanen du; astelehenetik ortziralera 09:00etatik 22:00etara eta larunbat eta igandetan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun