Bart gauen Oronoz-Mugairin Foruzaingoak egin duen kontrolean 19 salaketa jarri eta 9 auto ibilgetu ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 2a, 08:00

Foruzaingoak jakitera eman duenaren arabera, bart arratsean Oronoz-Mugairin egin duten trafiko kontrolean 19 salaketa paratu dituzte arau-hauste arras larriengatik eta 9 ibilgailu geldituta utzi dituzte. Zehazki, 8 gidarik positibo eman dute narkotestean eta bertze batek alkoholemia tasa gainditu du. Hauen autoak geldituta utzi dituzte. Gainera, salaketa gehiago ere paratu dituzte: 5 drogak edukitzeagatik, bat errespetu faltagatik, hiru segurtasun-uhala paratu gabe ibiltzeagatik eta azkena IAT-ITVa 2019az geroztik iraungita izateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun