Hasier Larretxeak bere azken liburua aurkeztuko du urriaren 30ean Donamariako Bentan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 28a, 16:00

Ihes baten lausoa olerki liburuaren lehen aurkezpena ortziralean eginen du Donostian eta eskualdekoa larunbatean Donamarian.

Hasier Larretxea idazle arraioztarrak Ihes baten lausoa olerki liburua argitaratu du, Balea Zuriak argitaletxearen eskutik. Urriaren 29an, ortziralean 19:00etan eginen du aurkezpen ofiziala Donostiako Tobacco Days liburu-dendan eta eskualdeko aurkezpena Donamariako Bentan urriaren 30ean, larunbatean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun