Finalerdiak bukatuta, finalaurrekoetan da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Azaroaren 1a, astelehena jokatuko da lehen finalaurrekoa Altsasun. Bertan ariko dira kantuan Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoein eta Xabat Illarregi Marzol bertsolariak Fernando Anbustegi Goñi jartzaile dutela.
Fasez aldatuta, bertsolariek egin beharreko lanak ere aldatuko dira. Denera, hamalu bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Hauek dira egin beharreko lanak:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Kartzelako lana
- Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
- Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Saioa irabazten duena zuzenean igaroko da azaroaren 28an Iruñean jokatuko den finalera. Gainontzekoek, bertze bi finalaurrekoetako emaitzen zain gelditu beharko dute. Azaroaren 6an Burlatan eta azaroaren 14an Leitzan jokatuko dira hurrengo bi finalurrekoak.
Altsasurako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian. Egunen bertan sarrerarik gelditzen bada Iortia Kulturguneko lehiatila irekiko dute 16:00etan.