Etxelekua eta Ardiarana saritu dituzte Espainiako gazta onenen lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 25a, 20:00
Pasta gogorreko ardi gaztaren modalitatean, Etxelekuak eskuratu du bigarren saria.

Espainiako gazta onenen hamaikagarren lehiaketa egin zuten joan den astean Madrilgo IFEMAn. Espainiar estatu osotik 800 gazta baino gehiago aurkeztu zituzten, hamabortz modalitate ezberdinetan lehiatu zirenak. Eskualdera ere sariak ekarri zituzten Urdazubiko Etxelekuak eta Legasako Ardiaranak.

Hain zuzen Urdazubiko Etxelekua gasnategiko Ana Mari eta Xabier Bengotxea Lastirik aurkeztutakoak bigarren saria eskuratu du artzain gasna onduen modalitatean eta Legasako Ardiarana gaztandegiko Alberto Migeltorenak eta Ainara Ansak aurkeztutako Ixarri gaztak bigarren saria eskuratu du ardi gazta zaharraren modalitatean.

Ardiaranako Alberto Migeltorena eta Ainara Ansa, Madrilen saria eskuratu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun