Baztango BKTko emakumeek garaipenarekin hasi dute denboraldia

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 25a, 08:00
Eskubaloi derbi ikusgarria jokatu zuten Erreka eta BKTko neska kadeteek. Azkenean baztandarrak nagusitu ziren, 16-18.

Kadete mailako nesken eskubaloi derbian BKT nagusitu da eta Infantil mailako futbol derbian Baztan.

Aurten lehiatuko duten talde seniorren artean Baztango BKT eskubaloi taldea bakarrik falta zen lehian sartzeko eta larunbat arratsaldean jokatu zuen ligako lehen partida Elizondon. Garaipena lortu zuen gainera. Errekako talde seniorrak, aldiz, lehen partida galdu zuen. Kadete mailako eskubaloi derbia ere jokatu zuten Errekako eta BKTko neskek Donezteben (baztandarrek irabazi zuten lehia estuaren ondorik), baita futbol derbia ere Doneztebe eta Baztan taldeetako infantilek (hau ere baztandarrek irabazi zuten. Futbol talde nagusiei dagokienez, hirugarren mailan etxean irabazi ezinik segitzen du Beti Gaztek, baina Nafarroako Autonomikako Doneztebek eta Baztanek, erregionaleko Aurrerak eta Beti Gazte Bk eta Beti Gazteko emakumeek garaipenak lortu zituzten. Errugbia, Sarako Izarrak euskal ligako lehen mailan eta Menditarrak BRT taldeak bigarren mailan garaipenak lortu dituzte. Baztandarrak sailkapen buru dira, lehen bi garaipen argien ondotik.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Beti Gazte 2 (Urki Txoperenaren golak) – CD Vitoria 4

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • UD Mutilvera B 1 - CD Baztan 2 (Eloi Assel Singa eta Elur Meoki)
  • Doneztebe FT 3 (Eloy Garcia, Borja Arregi eta Enaitz Iriarte) – CD Infanzones 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Santo Tomas Lizeoa 2 - Gure Txokoa 2 (Mikel Esnaola eta Aitzol Irizar)

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Valle Aranguren 1 – Aurrera 2 (Hodei Buldain eta Koldo Hernandorena)
  • CD San Fermin Ikastola 2 - Doneztebe B 1 (Jon Mikel Gaztelumendi)
  • Baztan B 0 – CD Iruña B 3

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Gazte 1 (Antton Petrirena) – Behobia 0

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Lagun Onak 4 - Beti Gazte 5 (Olaia Mendiburuk 2, Olaia Telletxeak 2 eta Idoia Garde)

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Kostkas 5 - Beti Gazte 1 (Asier Larralde)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Julen Ubiria) – Behobia 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Baztan 0 – CD Cantolagua 2
  • Doneztebe FT 0 – CD Ardoi 4

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan 2 (Imanol Goienetxeren golak) - AD Mendillorri A 4

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Behobia 4 - Gure Txokoa 1 (Mikel Zozaia)
  • Beti Gazte 8 (Iker Irigoienek 4, Luken Urtxegik 2, Aitor Galardi eta Manex Ubiria) – Dunboa Eguzki 2

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • JD San Jorge B 5 - CD Baztan 3 (Ugaitz Garaikoetxea, Markel Torres eta Mattin Maiora)
  • Beti Kozkor B 6 – Doneztebe 3 (Aitor Sein, Oihan Lujanbio eta Aitor Lorente)
  • Aurrera 5 (Eder Sagastibeltzak 2, Ibai Otermin, Aitor Lizartza eta Ander Rekondo) – Gazte Berriak Ansoain 3

Neska kadete-infantil

  • CDF Itaroa Huarte 3 - Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Doneztebe 1 (Rafael Guertan)  - CD Baztan 3, derbia baztandarrek irabazi zuten Donezteben.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD San Ignacio - CD Baztan

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • Gure Txokoa 1 (Ibai Lekuona) – Behobia 1
  • Beti Gazte 1 (Gaizka Sein) – San Marcial 1

Infantil neskak

  • Hondarribia 2 - Gure Txokoa 2 (Oihana Nuñez eta Amaia Iriarte)

 

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • CD Cantera – Aurrera

Mutiko alebinak

  • CD Xota 0 – Aurrera 9

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • Cantolagua 29 - CD Erreka 21

Senior emakumezkoak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 27 – BM Lizarreria 22

Mutil jubenilak ligan

  • Erreka 26 – Beti Onak 39

Neska jubenilak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT 27 – Uharte 26

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT B 27 – Beti Onak Atarrabia C 20
  • Erreka 16 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 18, derbi berdindua baztandarrek irabazi zuten.

Mutiko infantilak ligan

  • Erreka 17 – Helvetia Anaitasuna B 26

Neska infantilak ligan

  • Erreka atsedena
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 31 – Beti Onak Atarrabia B 17
  • Helvetia Anaitasuna A 29 – Baztango Kirol Taldeak BKT B 4

Neska alebinak ligan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 11 – Malkaitz 5
  • BM Loyola C 12 - Baztango Kirol Taldeak BKT B 4
  • Erreka – Agoizko KE

 

ERRUGBIA

Senior gizonezkoak, Euskal Ligako lehen mailan

  • Sarako Izarra RT 16 - Kanpanzar Arrasate RT 6

Senior gizonezkoak, Euskal Ligako bigarren mailan

  • Eibar RT 0 - BRT Menditarrak 48

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun