30 urte bete ditu aurten Cederna Garalur elkarteak, eta proiektuaren historia eta egungo eta etorkizuneko proiektuak ezagutzera emateko argitalpen eta bideo bat aurkeztuko dituzte gaur urteurrena ospatzeko eginen duten ekitaldian.
Ekitaldira elkartea osatzen duten erakunde guztiak gonbidatu dituzte: udalak, kontzejuak, nekazaritzako sindikatuak, gizarte arloko elkarteak eta nekazaritzako elikagaien eta energiaren kooperatibak. Nafarroako Gobernuko hainbat tokiko ekintza talde ere bertaratuko dira aurkezpenera.
Gaur eginen duten bilkurak iraganeko proiektuak gogoratzeko, iraganeko esperientziak partekatzeko, elkartearen egungo eta geroko proiektuei buruz hitz egiteko eta landa-eremuak dituen erronkei buruz hausnartzeko abagunea izan nahi du.