'Bidaso, bida so' erakusketaren barnean musika emanaldia eskainiko du Itziar Azpiroz kantariak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 15:30
Juan Carlos Pikabea eta Lesagibelen lanak daude ikusgai erakusketan.

Urriaren 6tik azaroaren 4ra Iruñeko Kondestablearen Jauregiko Civivox aretoan Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren eta Beintza-Labaienen bizi den Lesagibel eskultorearen lanen Bidaso, bida so erakusketa dago ikusgai. Erakusketa horren barrenean, urriaren 23an, Itziar Azpiroz abeslariaren emanaldia izanen da, 17:00etan. 

Azpirozekin batera, larunbatean Aimar Uzkeda eta Andoni Uzkeda musikariak arituko dira emanaldian. Musika emanaldiarekin batera, erakusketaren bisita gidatua eginen dute euskaraz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun