Pagoeta natur parkean barrena ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 21a, 08:00

27 mendizale ibili ziren asteartean Aian (Gipuzkoa).

Lehenengo aldiz zanpatu dituzte Aia herriko Pagoeta natur parkeko lurrak eta mendiak Arkupeak elkarteko mendizaleek. Gailurra 733 metrora zuten. Urriaren 19an, asteartean 09:00etan atera ziren Aiako Laurgain auzoko aparkalekutik 27 mendizale. Eguraldia epela izan zuten, eguerdian nahiko bero sapa, baina ia bide osoa zuhaizpean zuten, eskerrak. Orio eta Zarautz kostaldeko bista zoragarriez gozatzeko aukera aparta izan zuten, baita Gipuzkoa barrualdeko herri eta mendiez ere. Itzuleran, Orion egin zuten otordua. Egun borobila, hasi eta buka. Hurrengo irteera, azaroaren 16an, Irungo Aiako Harrietara eta Erlaitz inguruetara eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun