Bizipoza elkartearen "Mundu berri bat guztiontzat" proiektuaren grabazio lanak bukatu zituzten hilabete hasieran

Xorroxin irratia 2021ko urr. 19a, 09:43

 

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT proiektuarekin jarraitzen du Bizipoza elkarteak. Aurten 10 kanta eta bideoklip batekin osatua izanen da, hainbat euskal sortzaileekin elkarlanean. Lan honekin,  Bizipoza osatzen duten 12 elkarteen egunerokoa eta haien baloreak gizarteratzea dute helburu, elkarlanean, euskaratik eta euskaraz.
Hilabete hasieran bukatu zituzten grabaketa lanak. Ilbeltzan kaleratuko da lan hau.
Leire Elizegi Bizipoza elkartearen koordinatzailearekin mintzatu gara.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun