Baztan Rugby Taldeko seniorrek eta gazteek garaipen garbiekin ekin diote denboraldi berriari

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 18a, 08:00
Bikain hasi du ibilbidea Baztan, Irun eta Zarauzko gazteak biltzen dituen Itsasmendi BRT errugbi taldeak. 105-0 irabazi zion larunbatean Irunen Uribealdea taldeari.

Erreka eskubaloi talde nagusiak ere hirugarren garaipena segidan lortu zuen, baina futbol talde nagusien artean bakar batek ere ez zuen irabazterik lortu.

Eskualdeko kirol talde gehienak lehian sartu dira eta emaitzen aldetik denetik izan da. Urte eta erdiren ondotik konpetiziora bueltatu zuren BRTko errugbi taldeak eta emaitza bikainekin gainera. Seniorrek erraz irabazi zuten Gasteizen eta Irun eta Zarauzko errugbilariekin batera ari diren gazteek emaitza ikusgarria lortu zuten (105-0). Eskubaloian ere hirugarren garaipena segidan lortu zuen Errekako talde nagusiak. Futbolean ez zen halako berri onik izan, talde nagusien artean gehienek galdu egin baitzuten. Baztango bi taldeek eta Aurrerak etxean berdindu egin zuten, horiexek izan ziren puntu bakarrak. Kadete mailako derbiei dagokienez, Bortzirietakoan Gure Txokoa nagusitu zen eta Doneztebe eta Aurreraren artekoan, Doneztebe.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Amurrio 4 – Beti Gazte 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan 1 (Mikel Azpiroz) – CD Iruña 1
  • CA Artajones 2 - Doneztebe FT 1 (Adrian Goñi)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 0 – Hondarribia 4

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Aurrera 2 (Hodei Buldain eta Iñigo Zabaleta) – Gazte Berriak Ansoain 2
  • Doneztebe B 2 (Lander Mindegia eta Aimar Sarratea) – CD Asdefor 3
  • CD Amaya B 2 - Baztan B 2 (Xuban Oskarizen golak)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Orereta Kafea 3 - Beti Gazte 2 (Iker Iriarte eta Andoni Arriola)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 1 (Idoia Garde) – Zumaiako 2

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 4 (Asier Larraldek 2, Unai Arburua eta Jonan Berrozpe) – Touring 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Hondarribia 1 - Gure Txokoa 0

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Lagun Artea 1 - CD Baztan 1 (Angel Telletxea)
  • Rotxapea CD 9 - Doneztebe FT 4 (Unai Montiel, Oier Apezetxea, Aitor Agesta eta beraien atean)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Asdefor B 4 - CD Baztan 4

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 3 (Mikel Zozaiak 2 eta Unai Etxeberria) – Beti Gazte 2 (Luken Urtxegi eta Manex Ubiria) derbia beratarrek irabazi zuten Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Amigó C 0 - CD Baztan 4
  • Doneztebe 3 (Koteto Ezkurrak 2 eta Aitor Lorente) - Aurrera 2, derbia doneztebarrek irabazi zuten.

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte 2 (Laida Taberna eta Leire Ariztegi) – Valle de Egues 0

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • CAD Irabia 3 – Doneztebe 0
  • CD Baztan 0 – Berriozar CF B 2

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Baztan 6 – Berriozar CF B 0

Mutiko infantilak, Gipuzkoako ligan

  • San Marcial 5 – Gure Txokoa 0
  • Landetxa 2 - Beti Gazte 4 (Beñat Criado, Urko Olaizolak 2 eta Oier Sarrias)

Infantil neskak

  • Gure Txokoa 3 (Nahiara Nuñezek 2 eta Eluska Ponbar) – Añorga 4

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoak, bigarren mailan

  • CD Erreka 26 – CB Tafalla 22

Mutil jubenilak ligan

  • Cantolagua 41 – Erreka 22

Neska jubenilak ligan

  • BM Loyola 32 - Baztango Kirol Taldea BKT 24

Neska kadeteak ligan

  • Baztango Kirol Taldea BKT A 24 – Malkaitz B 16
  • Lagunak 22 - Baztango Kirol Taldea BKT B 26
  • Uharte B 33 – Erreka 25

Neska infantilak ligan

  • Erreka 2 – BM Loyola C 27
  • Agoizko KE 6 – Baztango Kirol Taldeak BKT A 31

Neska alebinak ligan

  • Helvetia Anaitasuna B 8 – Baztango Kirol Taldeak BKT A 8
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 4 – Helvetia Anaitasuna A 12
  • Erreka 4 – BM Loyola B 12

ERRUGBIA

Senior taldea, Euskal Ligako bigarren kategorian

  • Vithas Gaztedi 5 – BRT Menditarrak 41

Sub-18 taldea, Euskal Liga

  • Itsasmendi BRT Menditarrak 105 – Uribealdea KE 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun