Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo bederatzi autori zepoa jarri behar izan zieten gidariek drogen eta alkoholaren eraginpean ari zirelako gidatzen. Zehazki, aipatutako bederatzietatik bortzek positibo eman zuten drogen testean eta lauk alkoholemia tasan. Aipatu kontrolak Beran (N-121-A errepidean) eta Urdazubin (N-121-B errepidean) egin zituzten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!