Julio Sotok irabazi du Doneztebeko saioa eta erabakita gelditu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 17a, 11:00

Doneztebeko saioarekin akitu da final-laurdenen fasea eta osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 200 entzule inguru bildu ziren atzo Doneztebeko zineman.

Donezteben jokatu da larunbat arratsaldean 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena. Maialen Belarrak aurkeztuta, sei bertsolari aritu ziren kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Josu Sanjurjo Altzuri, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Ekain Alegre Gil, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Sahats Aleman Sadaba. 200 entzule inguru elkartu ziren Doneztebeko zineman, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Doneztebeko Udalaren laguntzarekin antolatutako saioa zuzenean entzuteko.



Saioko ariketa puntuagarriak akituta, Julio Sotok eskuratu du epaileen puntu gehien, 387,5, eta hortaz, saioa irabazi eta Leitzako finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo (335), Iker Gorosterrazu (304), Ekain Alegre Gil (284,5), Egoitz Gorosterrazu (272,5) eta Sahats Aleman Sadaba (267). Zehazki, horrela gelditu da saioaren puntuazioa.

  • 1. Julio Soto Ezkurdia: 387,5
  • 2. Josu Sanjurjo Altzuri: 335
  • 3. Iker Gorosterrazu Elizagoien: 304
  • 4. Ekain Alegre Gil: 284,5
  • 5. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 272,5
  • 6. Sahats Aleman Sadaba. 267

Finalaurrekoen fasea osatu da

Baina Doneztebeko saioak bazuen bertze interes bat ere, faseko azkena izaki, argitu baita finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Lau final-laurdenetako irabazleei puntuazioaren araberako hurrengoa 14 bertsolariak gehitu zaizkie. Hauexek dira:

  • Eneko Fernandez Maritxalar
  • Eneko Lazkoz Fernandez
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Saioa Alkaiza Guallar
  • Erika Lagoma Pombar
  • Xabat lllarregi Marzol
  • Josu Sanjurjo Altzuri
  • Sarai Robles Vitas
  • Xabier Silveira Etxeberria
  • Alazne Untxalo Erregerena
  • Ekhiñe Zapiain Arlegi
  • Endika Legarra Nuin
  • Mikel Lasarte Cia
  • Julen Zelaieta Iriarte
  • Iker Gorosterrazu Elizagoien
  • Patxi Castillo Graciarena
  • Oier Lakuntza Irigoien

Gauzak horrela, osatu dira finalaurrekoetako hiru saioak, seina bertsolarirekin. Azaroaren 1ean Altsasun, azaroaren 6an Berriozarren eta azaroaren 14an Leitzan jokatuko dira hiru saio horiek. Horietatik denetik, zortzi bertsolari sailkatuko dira azaroaren 28ko Iruñeko finalera. Hauek dira finalaurrekoak:

Altsasu. Azaroak 1, 17:30ean Iortia Kulturgunean

  • Eneko Fernandez Maritxalar
  • Erika Lagoma Pombar
  • Xabat Illarregi Marzol
  • Ekhiñe Zapiain Arlegi
  • Endika Legarra Nuin
  • Oier Lakuntza Irigoien
  • Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi Goñi

Berriozar. Azaroak 6, 17:30ean Entzunaretoan

  • Eneko Lazkoz Martinez
  • Saioa Alkaiza Guallar
  • Josu Sanjurjo Altzuri
  • Alazne Untxalo Erregerena
  • Mikel Lasarte Cia
  • Patxi Castillo Graciarena
  • Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga

Leitza. Azaroak 14, 17:30ean Herri Aretoan

  • Joanes Illarregi Marzol
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Sarai Robles Vitas
  • Xabier Silveira Etxeberria
  • Julen Zelaieta Iriarte
  • Iker Gorosterrazu Elizagoien
  • Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre

Saio guztietarako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun