Urte eta erdi baino gehiago pasatu da BRT Menditarrak taldeko errugbi jokalariek beraien azken partida jokatu zutenetik. Ia bi hilabeteko aurre-denboraldiaren ondotik, entrenamenduz, lanez eta sakrifizioz prest jarri iondotik, senior zein sub-18 taldeek lehiaketa ofiziala hasiko dute larunbatean, Gasteizen eta Irunen, hurrenez hurren.
ERRUGBIA
Senior taldea, Euskal Ligako bigarren kategorian
Vithas Gaztedi – BRT Menditarrak, larunbatean 16:30ean Gasteizko Lakuan.
Sub-18 taldea, Euskal Liga
Itsasmendi BRT Menditarrak – Uribealdea KE, launbatean 11:00etan Irungo Plaiaundin.
Senior taldea
BRT Menditarrak txapelketara itzuli da, liga ongi hasteko gogoz, eta taldean sartzen diren gazteak gozatu, lehiatu eta trebatzeko helburu argiarekin. Partida honetarako Iñaki Ezkurra entrenatzaileak 26 jokalarietatik 24 prest ditu. Urki Neol arizkundarra da bajetako bat, asteazkeneko entrenamenduan lesionatu baitzen eta entrenatzaileek eta taldekideek laster sendatzea opa diote.
Itsasmendi BRT: Baztan eta Ultzamako gazteek Irun eta Zarauzkoekin batera osatutako taldea
Sub-18 taldeari dagokionez, adin horretako Baztango eta Ultzamako bederatzi jokalariekin abiatu dira eta euskal ligan lehiatu ahal izateko, Txingudi Irun eta Zarautz Beltzak taldeekin bate gin dute, Itsasmendi BRT taldea osatuz. Kategoria honetan itxaropen handiak jarriak ditu BRT Menditarrak taldeak, «beheitiko kategorietatik ari baitira lanean, eta klubari poz aunitz emateko kalitatea eta konpromisoa dute. Errugbian hazten jarraitzea, ongi pasatzea eta proiektu honetara bertze jokalariren bat gehitzea dituzte helburu.